18 ene 2016

Reggae Fever 7.12:The Specials taldearen monografikoa Reggae Fever irratsaioan

Urte bukaerak John Bradbury, The Specials taldeko bateristaren heriotza ekarri digu eta urtea hasteko modurik onena bere figurari eta bere taldeari omenaldi bat egitea izango zela uste dugu. Pentsatu eta egin. Gaurko saioa The Specials taldeari buruzko monografikoa izan da. Taldearen diska eta singleak entzun ditugu. Ez dira faltako asteko klasikoa eta astebururako planak. Gozatu Reggae Fever!!!