27 jun 2014

Rok'n Rolla Radio 96

Lazkao/Eskoriatzatik, Captain Nemo, Heriotza eta Brigada Criminaleko errautsetatik… Ladislao, Pantailak izeneko lehen diskotik bi temazo!!!, Detroitik, Death protopunk taldekoen oinordekoen taldea: Rough Francis. B-Core katalunyar zigilutik bi talde, No More Lies eta Xmilk.
Eskola zaharreko hardorearen lehen haziei errepasoa, Blag Flag, Bad Brains, Suicidal Tendencies, Minor Threat, Gorilla Biscuits, eta Nous donostiarrak.
80. hamarkadan aurrera eginez Descendents, Dag Nasty eta Face to Face.
Info7rako azken saio hontan 15-20 urte nitueneko taldeak entzun dizuzue, nire izaeraren oinarriak. Guztia Rok’n Rolla Radio saioan.


26 jun 2014

REGGAE FEVER 5.34: Uda pasatzeko proposamenak, eta Iruñatik etorritako proposamen berria.

Gaurkoa izan da denboraldi honetako azken Reggae Fever irratsaioa. Uda etorri zaigu eta merezitako oporrak hartuko ditugu. Eta zuek ere oporrak baldin badituz ue eta zer egin ez badakizue uda honetan ospatuko diren zenbait kontzertu proposatu dizkizuegu. Hori gutxi ez balitz Iruñeatik etorri zaizkigun reggae proposamen berriak entzun ditugu, Iseo & Dodosound eta Sustraian Recordsen berria.

14 jun 2014

Rok'n Rolla Radio 94

2010. urteko maiatzaren 5ean Zangozako Amets Irratian emititu zen BYO records eta Youth Brigaderi eskainitako saio monografikoa. Garai hartan entzuteko aukera izan ez zenutenok, orain duzue aukera berri bat. Guztia Rok’n Rolla Radio saioan.

 

11 jun 2014

REGGAE FEVER 5.33: The Suggs Selection eta Antzuolako Ska Reggae Jaialdia

Madness taldeko abeslariak atera duen diska bilduma aurkeztu dizuegu. Hiru diskatan banatu duen aukeraketa bat egin eta selekzio horren abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren asteburuko plana jarriko dizuegu, Antzuolako Ska eta Reggae jaialdia! Guztia Reggae Fever irratsaioan.

4 jun 2014

REGGAE FEVER 5.32: Gernikako IV. Rudelari Eguna Reggae Fever saioan

Asteburu honetan IV. Rudelari Eguna ospatuko da Gernikan. Egundoko asteburua antolatu dute eta nola ez jamaikar musika izango da protagonista. Gaurko saioan bertan egongo diren taldeak entzun ditugu. Gozatu Reggae Fever.