31 may 2014

Rok'n Rolla Radio 93

Zartako-K talde Tafallarrak Zangozan ospatuko den Nafarroa Oinezeko abestia aurkezten digu, Tafallatik mugitu gabe euskal eszenako talderik erakargarrienetako bat entzungo duzue Odolkiak Ordainetanen, honetaz gain Ladislao, Bullet Proof Lovers, Willis Drummond, LionHead, Berri Txarrak, Cohen, Perlak eta Juarez.
Asteko zuzeneko gomendatua ostegunean Donostiako Dabadaban The Swingin’ Kneckbreakers.
 
 

24 may 2014

Rok'n Rolla Radio 92

2007. urtean Reuseko H-Records zigiluak ateak itxi zituen, atzean geratu ziren 5 urte emankor, diskarik gabeko talde askoren erreferentzia.
2012.ean zigiluak berriro ateak ireki zituen New H-Records izenarekin, bueltan da Punk, Rock’n'Roll, Beat, Pop, Surf eta Hardcorearen etxea.
Entzungo dituzuen abestiak “12 Años De Sangre, Sudor y Lagrimas 2002-2012″ “Rock’n'Roll Se Escribe Con H” bildumatik ateratak dira, hasierako abestia izan ezik, Rippersen Mistu, hau urte hasieran utzi gintuen David Teichennéri eskainia da.’ Guztia Rok’n'Rolla Radio saioan.

  

21 may 2014

REGGAE FEVER 5.30: Nafarroa Oinezeko abestia, El Paso Records eta The Upsessions-en berria.

Nobedadez josiriko saioa izango dugu gaurkoa. The Upsessions talde holandarraren azken diskarekin hasiko dugu saioa. Shake it! jarri diote izena diskoari. Ond oren El Paso Records zigilu berriaren lehen erreferentzia entzungo degu, The Undertakes-en (aka Los Agrrotones) Western Reggae. Hori gutxi bada Tafallako Zartako-K taldeak eginiko Nafarroa Oinez 14ko abestia entzungo degu. Amaitzeko agenda eta entzulearen txokoa.

15 may 2014

Rok'n Rolla Radio 91

Datorren asteburuan Balentziako La Rambletan ospatuko da Surforama Festibalaren 11. edizioa, bertan surf instrumentalaren eta Frat RnRaren izen handiak topatuko dira, askok Europan emango duten emanaldi bakarra eskainiz.
Untamed Youth, The Fhantom Surfers, Jackie and Cedrics, Jon & The Nightridereseko John Blair, The Dragtones, Fifty Foot Combo, MFC Chiquen Los Derrumbes, Los Surflamingo eta Els Aphonics,  Rok`n Rolla Radio saioan.

 
 

Rok'n Rolla Radio 90

Astebururako hiru plan proposatzen dizkizuet Rok’n Rolla Radio saioan, lehena Irungo Tunk! aretoan, ostiralean, Shut up! Twist again! Baionarren eta The Kendolls suediarrekin.
Larunbatean bi aukera, bata Logroñon, han ospatuko da Fast Fun Bizarre jaialdia, The Fuzztones, Mambo Jambo, Crudo Pimento, Hula Baby eta Los Briolesekin.
Bestea Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean, Gallon Drunk, ZZZ’s eta Pelomono izango dira Ur Beltz Festibalean.’

 

14 may 2014

REGGAE FEVER 5.29: Potato taldeak egindako abestien originalak

Saioa berezia izan da aste hontakoa. Potato talde gasteiztarra oinarri hartu dugu eta monografiko antzeko bat egin dugu. Saio bitxi honetan POTATOk bereak egin zituen abestien originalak entzun ditugu Reggae Fever irratsaioan.

7 may 2014

REGGAE FEVER 5.28: Big Time Sound System-en zuzenekoaren bigarren zatia

Otsailean emititzen hasi ginen zuzenekoarekin jarraitu dugu. Big Time Sound Systemek Lasarteko El Bar de Mau tabernan eskainitako zuzeneko saioaren bigarren zatia entzun ahal izan duzue, Reggae Fever irratsaioan.

3 may 2014

Rok'n Rolla Radio 89

King Mastino italiar itsasgizonen Bukowskira bisita prestatzen hasi da saioa… hortik aurrera mundu hipnotiko batean murgildu gara Juarez Iruindarren laguntzaz; deltako blues doinu txatarreroenaek bourbon zaporeko bidaian eramango gaituzte, Pelomono, Bob Log III, Guadalupe Plata eta Thee Blind Crowsen eskutik. Bidaia bardeetako zelai idorretan bukatuko da Niña Coyote eta Chica Tornadorekin.’ Hori guztia Rok N Rolla Radio saioan.