21 dic 2013

Rok'n Rolla Radio 73

Imperial State Electric eta Giudaren diska berrien aurkezpena, egin dira Rok’n Rolla Radio saioan. Bestalde, Heavy Tiger neska hirukote suediarra izan da asteko aurkikuntza, Biters Atlantarren punk rock itsaskorra, The Hip Priest britaniarren kitarra riff probokatzaileak, Los Tones australiarrak jarriko dute garage ukitua eta Los Inmediatos 60. hamarkadako beat eta psicodelia. Guadalupe Plata blues txatarreroak itxi du saioaren lehen zatia.
Zuzeneko proposamen bi, Vidunder eta Twin Wolf Gasteizko Helldoradon eta Estricalla diska berria aurkezten Zarautzko Putzutzulo Gaztetxean.




                                                       

                                                                       


18 dic 2013

REGGAE FEVER 5.12

Run To Fest III ri buruzko kronikatxoa egin dugu. Kronikak beste talde batzuk entzuteko aukera eman digu: The Cabrians, The Specials eta Dr Calypso. Saioa amaitzeko kontzertu proposamena eta gabonak gainean ditugunez reggae gabon kantak! Gozatu Reggae Fever!

12 dic 2013

Rok'n Rolla Radio 72

Soul, Rhythm and Blues eta Rock’n Rollez beteriko saioa.
Nikki Hillen ahots boteretxua, La La Brooks, The Crystalesen ahots mitikoaren berpiztea, Al Supersonic and the Teenagersen northern soula, The Allnight Workersen rhythm and blues basatia, The Excitementsen glamourra, The Pepper Potsen leuntasuna, Jesse Dee et Eli Paperboy Reeden soul txuria eta Sharon Jones and the Dap Kingsen lan berriaren aurrerapena.
Azken minutuetan Mandelari buruz 2010.ean esandakoak Rok’n Rollan.





    



11 dic 2013

REGGAE FEVER 5.11

Astearte berri bat eta Reggae Fever berri bat. Gaur gaueko 10etan, hasteko, Madibari buruz egindako kanta batzuk entzungo ditugu. Junio Murvinekin jarraitu eta nobedadeak eta asteburuko proposamenak i zango ditugu. Ostiralean Lemoan ospatuko den Run to Fest III jaialdiari aipamen berezia eginen zaio. Gozatu Reggae Fever!

6 dic 2013

Rok'n Rolla 71 Mod3 Remaster

Mod kultur mugimenduari eskainitako hiru saioko bildumaren, hirugarren eta azken saioa izan da entzugai Rock’n Rolla Radio saioan: Mod mugimenduaren berpiztea.  Berpizkundea eragin zuten taldea k, The Jam, Secret Affair eta Merton Parkas. Iberiar penintsulan eragina jaso zutenak, Los Elegantes eta Brighton 64. Eta Euskal Herrian zer?, Mod Time eta Brand New Sinclairs

                               










                                                                         



5 dic 2013

REGGAE FEVER 5.10


Abenduaren 3a ospatu behar dugu Reggae Fever-en eta horretarako, gaur gaueko 10etan, euskarazko ska eta reggaea entzungo dugu. Nostalgiko xamar jarri gara eta urte batzuk atzera egin dugu EHko ska eta reggae eszenari errepasatxo bat emateko.